Castellano . Euskera . English . Français . Deutsch

Aukeratu zure hizkuntza

Euskadiko campingen

Gastronomia. Gastronomia ezinbesteko puntua da eta, bertan, sormeneko konbinazio guztiekin batera, pintxoez gozatu ahal izango duzu. Urte askoan, euskal sukaldaritza Espainiako onen aizan da modu ukaezinean.
  • Euskal Kostaldea
    Berde-tonu guztiak, ibai laburren kostalde malkartsuak eta pago eta haritzen mendi-zerrak dituen paisaiaren atzealdean Kantauri itsasoa ageri da. Ziur asko, argazki gehien egin izan dioten eta unibertsalen bihurtu den Euskadiko txokoetako bat izango da.
  • Guggenheim Bilbao Museoa
    Frank O. Gehry arkitekto amerikarraren lana, arte garaikidearen erakusketa. © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Euskadi 2012. Erika Barahona Ede. Eskubideak erreserbatuta. Debekatuta dago osorik edo partzialki erreproduzitzea.
  • Bizkaiko Zubia (Zubi Esekia)
    Bizkaiko Zubia da Euskadiko meatzaritzako industriaren, altzairuaren, eta industria eta portuetako jardueraren iraganaren oinordetzarik onena. Gizateriaren Ondarea UNESCOren arabera.
  • Kontxa hondartza
    Kontxa hondartza Donostiako Kontxa badian dagoen hondartza da. Herrialde osoko hiriko hondartza entzutetsuenetako bat da.
  • Haizearen Orrazia
    Donostiako Ondarreta hondartzaren amaieran, Eduardo Chillida eskultoreak egin zituen hiru eskultura ikusiko ditugu. Lan hau 1977an sortu zuen eta urteen poderioz, hiriko ezaugarri bihurtu da.
  • Santa Maria katedrala
    Gasteiz hirian dago. Ziur nago katedral gotiko ugari ikusi duzula, baina sekula ez era honetan. Esperientzia berria bizitzea proposatzen dizugu: XIII. mendeko eraikin bat zaharberritzeko nola lan egin behar den ezagutzea.
  • Turismo etnologikoa
    Eremu horretako upategi zaharrenetako bat berritu eta, horri esker, nortasun-ikur berria sortzeko helburuarekin, Marqués de Riscal-en oinordekoek Frank O. Gehry arkitekto entzutetsuaren esku utzi zuten ardura.
  • Gastronomia
    Gastronomia ezinbesteko puntua da eta, bertan, sormeneko konbinazio guztiekin batera, pintxoez gozatu ahal izango duzu. Urte askoan, euskal sukaldaritza Espainiako onen aizan da modu ukaezinean.
  • Surfa
    Urte osoan surfean aritzeko Kantauri itsasertzeko hondartzarik onenak ditugu. Izan ere, itsaso zakarrari eta hondartza zabalei esker, euskal kostaldea ezin hobea da kirol hori egiteko. Maila guztietarako espezializatutako hamaika eskola dago bertan.

Ongi Etorri Euskadira

Euskadi definitu beharko bagenu, hau esango genuke: mundu guztiak aurki daitezkeela herrialde txiki honetan. Biodibertsitate harrigarria dauka 100 km2ko erradioan. Iparraldetik hasita, itsas paisaia eta geografia menditsu berde-berdea nagusi direla, ezaugarria mediterraneoak dituen hegoalderaino.

 

Hemen erabateko harmonian ditugu elkarrekin hiri handiak eta landa-komunitateak nahiz baserri isolatuak; industria-guneak eta ekosistema delikatuak gordetzen dituzten natura-guneak.

 

Baina bertako paisaia, hiriak eta ondare artistiko aberatsaz gain, herritarrak dira Euskadiko funtsa. Izaera handiko herria gara, milaka urteko kultura gordetzeaz harro dagoen herria, eta bizitza eta askatasunarekiko gogo bizi bera partekatzen dugun jende adeitsua.

 

Zatoz Euskadira, eta bertakoen adeitasunaz eta harrera onaz gozatuko duzu, eta bertako establezimendu eta gastronomiaz ere bai, ".Euskadi, atsegin handiz" lema gauzatzen duten alderdi guztiez gainera.

 

Mila esker.

Campingen Euskadiko Federazioa

Helbidea:
  Ctra. A3322, km. 24
Herria:
  Álava - Nuvilla
Telefonoa:
  945 063350
Helbide elektronikoa:
  federacion@campingseuskadi.com