Castellano . Euskera . English . Français . Deutsch

Aukeratu zure hizkuntza

Surfa

Urte osoan surfean aritzeko Kantauri itsasertzeko hondartzarik onenak ditugu. Izan ere, itsaso zakarrari eta hondartza zabalei esker, euskal kostaldea ezin hobea da kirol hori egiteko. Maila guztietarako espezializatutako hamaika eskola dago bertan.
  • Mendi-ibiliak
    Euskadiko bideen sareari esker, seinaleztatutako bidexken multzoa ezarri dugu. Haiei esker, paisaia arloko aniztasuna eta kultur mailako oinordetza aberatsa miretsi ditzakegu.
  • Surfa
    Urte osoan surfean aritzeko Kantauri itsasertzeko hondartzarik onenak ditugu. Izan ere, itsaso zakarrari eta hondartza zabalei esker, euskal kostaldea ezin hobea da kirol hori egiteko. Maila guztietarako espezializatutako hamaika eskola dago bertan.
  • Kultur eskaintza
    Kultur eskaintza era askotakoa eta zabala da, eta bertako egitarauan topatuko ditugu Europa osoko jaialdi garrantzitsuenetako batzuk. Hiri nagusietako kaleak adierazpen artistiko ugarietarako agertoki bihurtu ohi dira.
  • Itsasoa eta hondartza
    Ez zara damutuko udako hilabeteetan euskal kostaldea turismogune gisa aukeratzeaz. Paisaiaren kontrastea dela eta, oso bereziak dira eta, besterik gabe, eguzkiaz gozatzeko edo kirol hauek egiteko ingurune ezin hobea da: bela, piraguismoa edo parapentea.

Kirolak, ibilbideak, gastronomia eta ardoak, artea eta kultu

Euskadik, azalera txiki horren baitan, hamaika modutako sorpresa handiak ditu zuretzat ezkutatuta. Ihesaldi xarmadunak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardista; Donostia argiz eta glamourrez beteta; eta Gasteiz, berdetasuna hiriburu bihurtu den tokia. Haiek guztiek esperientzia ahaztezinak dastatzera gonbidatu nahi zaituzte: gastronomikoak, kulturalak, aisialdikoak eta erosketak.

 

Ezagutu Euskadiko itsasertza, ezagutu arrantza-herriak, paisaia naturalak, eta Euskal Kostaldean egin ditzakezun abenturako kirolak eta jarduerak. Euskadiren ezaugarri nagusietako bat, gainera, bertako sukaldaritzaren bikaintasuna eta hango jatetxeen kalitatea dira: sofistikatuenetatik hasi eta mahai apalenetara arte. Euskal sukaldaritza tradizionalaren (prestatzeko erraza da) oinarria lehengaien kalitatea izan ohi da (arraina, haragia, gazta eta abar). Era berean, euskal sukaldaritza berrian abangoardia nagusitu da eta hark osagai, aroma, egitura eta konbinazio berriak gehitu ditu. Janari horiek guztiak beti Arabako Errioxako ardoarekin, sagardoarekin edo txakolinarekin busti ohi dira; horiek dira, hain zuzen ere, Euskadiko hiru ardo bereizgarrienak.

 

Onarpen handia izan duen jardueretako bat Birding-a da; hau da, ingurune pribilegiatuan hegaztiak behatzearen plazeraz gozatzea eta, aldi berean, lurralde hau ezagutzea.

Beherapenak turismo-baliabideetan

Kontsultatu hemen turismo-baliabideetako eskaintza eta eskuratu Euskadiko Campingetako bezeroentzako beherapen handiak.