Euskera
Castellano . Euskera . English . Français . Deutsch
Aukeratu zure hizkuntza

Campinga eta bungalowak

Euskadin camping bat aukeratzeak itsasoaren eta mendiaren arteko ingurune paregabea izatea bermatuko dizu. Milaka urte dituen kultura berezi honen adibideez zipriztindutako espazio natural harrigarriak topatuko dituzu bertan.
  • Campinga eta bungalowak
    Euskadin camping bat aukeratzeak itsasoaren eta mendiaren arteko ingurune paregabea izatea bermatuko dizu. Milaka urte dituen kultura berezi honen adibideez zipriztindutako espazio natural harrigarriak topatuko dituzu bertan.
    Campinga eta bungalowak

Camping guztiak

Atal honetan, camping guztiak topatuko dituzu. Probintzien arabera antolatuta azalduko dira ausazko moduan. Erabili iragazkiak bilaketa zehatzagoak egiteko. Erreserbak egiteko edo informazioa eskuratzeko, campingeko informazioa zabaltzeko garaian harremanetarako formularioa topatuko duzu.
Hautatu Kanpina
Hautatu Probintzia
 
Gran Camping Zarautz kanpina
Zarautz, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 83 12 38 | Helbide elektronikoa: info@grancampingzarautz.com
Gran Camping Zarautz kanpinaDeskribapena:

Gran Camping Zarautz Talaimendiren gainean dago kokatuta. Talaia honetatik Zarautzeko hondartza ederraren bista ikusgarriak daude. Zuhaizti hostotsuz beteriko ingurune natural honetan, instalazio eta ekipamendu modernoak eta kalitate handiko jatetxe bat aurkituko dituzu. Leku ezin hobea da txangoak egiteko Donostiara, Bilbora, Iruñera, Biarritzera, etab.

 

Oharra: kanpinerako sarbide berria, zuzenean zarautzeko sarrera/irteerako biribilgunetik, 634 errepide Nazionalean.



Itxaspe kanpina
Itziar - Deba, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 19 93 77 | Helbide elektronikoa: itxaspe@hotmail.es
Itxaspe kanpinaDeskribapena:

Itxaspe kanpina izen bereko auzoan dago, Deba udalerrian, eta itsasoaren eta labarren ikuspegi bikainak ditu inguruan. Kanpina Donostiatik 32 km-ra dago, eta Bilbotik 55 km-ra.

 

Erreserbak: https://www.campingitxaspe.com/eu/tarifak/kanpina.html



Jaizkibel kanpina
Hondarribia, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 64 16 79 | Helbide elektronikoa: recepcion@campingjaizkibel.com
Jaizkibel kanpinaDeskribapena:

Irudika itzazu oporrak naturan murgilduta, baina turismo-zentroetatik gertu. Inguruan mendiak eta kala basatiak dituzula, baina hondartza jendetsuen alboan. Irudika ezazu zeure burua zaldiz ibiltzen, edo golfean jokatzen mendi-bizkar suabe artean. Erosotasun osoz ingurune zoragarri honetaz gozatu ahal izango duzu Jaizkibelgo kanpinean.



Orio Kanpina kanpina
Orio, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 83 48 01 | Helbide elektronikoa: info@oriokanpina.com
Orio Kanpina kanpinaDeskribapena:

Kanpina Oriotik km batera dago eta Donostiatik 20 km-ra, Orioko hondartzaren ondoan, eta mendiz inguratuta.



1/6
Federacion de Campings de Euskadi
  • Facebook
  • Instagram
Colaboradores
ASG