![]() | ||||||||
Castellano | . | Euskera | . | English | . | Français | . | Deutsch |
Euskadik, azalera txiki horren baitan, hamaika modutako sorpresa handiak ditu zuretzat ezkutatuta. Ihesaldi xarmadunak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardista; Donostia argiz eta glamourrez beteta; eta Gasteiz, berdetasuna hiriburu bihurtu den tokia. Haiek guztiek esperientzia ahaztezinak dastatzera gonbidatu nahi zaituzte: gastronomikoak, kulturalak, aisialdikoak eta erosketak.
Ezagutu Euskadiko itsasertza, ezagutu arrantza-herriak, paisaia naturalak, eta Euskal Kostaldean egin ditzakezun abenturako kirolak eta jarduerak. Euskadiren ezaugarri nagusietako bat, gainera, bertako sukaldaritzaren bikaintasuna eta hango jatetxeen kalitatea dira: sofistikatuenetatik hasi eta mahai apalenetara arte. Euskal sukaldaritza tradizionalaren (prestatzeko erraza da) oinarria lehengaien kalitatea izan ohi da (arraina, haragia, gazta eta abar). Era berean, euskal sukaldaritza berrian abangoardia nagusitu da eta hark osagai, aroma, egitura eta konbinazio berriak gehitu ditu. Janari horiek guztiak beti Arabako Errioxako ardoarekin, sagardoarekin edo txakolinarekin busti ohi dira; horiek dira, hain zuzen ere, Euskadiko hiru ardo bereizgarrienak.
Onarpen handia izan duen jardueretako bat Birding-a da; hau da, ingurune pribilegiatuan hegaztiak behatzearen plazeraz gozatzea eta, aldi berean, lurralde hau ezagutzea.