Talaimendiren goiko aldean dago, Zarauzko hondartza ederraren ikuspegi panoramiko aparta eskaintzen duen talaia ikusgarria. Zuhaitzez betetako ingurune natural honetan, instalazio moderno, ekipamendu eta kalitate handiko jatetxeaz gozatu ahal izango duzu. Leku ezin hobea Donostiara, Bilbora, Iruñea, Miarritzera, edota Gasteiz aldera eguneko txangoak egiteko.
Hiri-autobus zerbitzua eskaintzen dugu udan eta shuttle zerbitzua urte osoan.
Jarrai gaitzazu sare sozialetan: Instagram | LinkedIn
Oharra: Zarautzeko sarrera/irteeran dagoen biribilgunetik zuzenean Kanpinerako sarbide berria 634 errepide nazionaletik.
PARTZELAK: Gran Camping Zarautzek 450 kanpin-parcela ditu. Partzela hauek terrazetan daude banatuta, belar eta lurzoruko azalerarekin, landaretza eta zuhaitz handiez inguratuta, udan itzala eskaintzen dutelarik. Egokiak dira dendetarako, karabanetarako zein autokarabanetarako, eta argindar konekzio hurbilak dituzte, baita ur-puntuak ere kanpin osoan zehar banatuta. Tamaina ezberdinetan daude (XS, Standard, XL), eta batzuk itsasora begira daude (sea-view).
GLAMPING: Glamping eremuak safari estiloko denda ezberdinak eskaintzen ditu, guztiz hornitutako sukaldearekin (induzioko plaka, hozkailua, mikrouhina, kafe-makina), ohe-arropa, koltxoi erosoak eta terraza pribatuarekin. Bikote, familia edo taldeentzako dira aproposak, eta bereziki nabarmentzen dira itsasoko ikuspegi zoragarriengatik eta naturarekiko integrazioagatik, abentura eta erosotasuna uztartuz. Guztira 13 glamping daude, horietako bat irisgarria eta aniztasun funtzionalen bat duten pertsonentzat egokitua.
HOSTELA: Kanpineko hostelak 20 ohe ditu, literatan eta logela partekatuetan banatuta, safari dendak inspirazio gisa hartutako diseinuarekin. Logela tamaina ezberdinetakoak dira, eta bakoitzak giltzaz itxitzeko armairu pertsonalak ditu, baita hornitutako sukalde partekatua eta gune amankomun desberdinak ere. Ingurune natural babestu eta ikusgarrian kokatuta dago, eta esperientzia sozial eta praktikoa bilatzen dutenentzat da egokia: mendizale, MTB zale, erromes, familia edo lagun artean asteburu bat igaro nahi dutenentzat.
Udan: Hiri-autobusa, merkatu ekologikoa, yoga, zumba, minikluba... Beste sasoietan shuttle taxi bat dugu autobusaren prezio berdinean egunean 3 aldiz gure kanpistak herritik igo edo kanpinetik jeitxi ahal izateko.
| Denboraldi altua | Denboraldi baxua | |
|---|---|---|
| Partzela | 39.1 | 28.7 |
| Heldua | 8.5 | 6.5 |
| Haurra (2 etik 12 urtera) | 6.3 | 5 |
| Denda indibiduala | 9.2 | 7.6 |
| Denda familiarra | 9.2 | 7.6 |
| Carabana | 9.2 | 7.6 |
| Autocarabana | 17.7 | 14.1 |
| Kotxea | 8.5 | 6.5 |
| Motorra | 6.3 | 5 |
| Autobusa | 8.5 | 6.5 |
| Argindarra | 6.3 | 5 |
Partzelaren prezioak barne hartzen ditu:
2 heldu + denda edo karabana 1 + kotxe 1 edo 2 heldu + autokarabana.